Iruñeko Alde Zaharraren etorkizunaz hitz egiteko, topaketak

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 27a, 07:53

AZ Ekimeneak gaurko eta biharko topaketak antolatu ditu auzoaren etorkizuna nola eraiki nahi duten guztien artean hausnartzeko. Gaur auzo elkartearen historiaz ariko dira eta bihar gaztetxearen egoeraz. 

Iruñeko Alde Zaharra etorkizunean nolakoa izanen den erabakitzeko bizilagunen, entitateen eta mugimendu desberdinetan parte hartzen dutenen artean elkartzea da topaketa hauen helburua. Gaur eta bihar batzartzeko deia egin dute hasteko: gaur, hilak 27, auzo elkartearen historiaz hitz eginen dute eta bihar, hilak 28, gaztetxeko egoeraz ariko dira. Lehen saioa Kaldereria kaleko aretoan izaen da 19:00etan eta bigarrena San Frantzisko ikastetxean 19:00etan. 

Bizilagunen etorkizuna eraikiz

Nondik gatozen ulertzea etorkizunerantz irmoki aurrera jotzeko beharrezkoa da. Premisa honekin, AZ Ekimenak martxoak 27 eta 28ko topaketak antolatu ditu. Horietan Alde Zaharreko auzo mugimenduaren 40 urteko historia landuko da eta gaztetxearen erronka berria jorratuko da. Lehenengo saioa Sala Caldererian 19:00etan izango da eta bigarrena San Frantzisko eskolan 19:00etan.

Martxoaren 27an izango den lehenengo saioa azken lau hamarkadetan garatu den auzo mugimenduaren bilakaeran oinarrituko da, hau aztertzearren. 70eko hamarkadan eman zen Auzo Elkartearen sorreratik hasita, gaur egungo egoerara arte; historia horretan jardun duten pertsonek borroka ezberdinen bidez auzo mugimenduak izan duen ibilbideaz hitz egingo dute. Modu honetan, auzo mugimenduak izan duen bilakaeraz kontzientzia hartzea ahalbidetuko da, etorkizuna definitzera begira.

Martxoaren 28an, bigarren saioan, auzo mugimenduaren azkeneko erronkaz hitz egingo da: auzoan gaztetxe bat izateko auzia. AZ Ekimeneko apustuaz jardungo da, Alde Zaharrak gazteri guztiarentzat irekia den gaztetxe egonkor eta iraunkor bat izatera begira doana. Baita orain arte norabide horretan egindako lan guztiaz hitz egingo da, eragile guztien parte hartzearekin, zeinetan zalantza ezberdinak ebatziko diren eta aurrera begira eman beharreko pausuetaz mintzatuko den. 

Deialdi hauek AZ Ekimenak antolaturikoak dira, zeinak Alde Zaharreko eragile, pertsona, zein proiektu ezberdinak biltzen dituen, eta guztiek elkarlanean auzoaren eraikuntzan jarduten duten.

Informazio gehiago eskuragarri daukazue:

            proyectoazekimena.az@gmail.com

            www.aldezaharra.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!