Sanferminak iragartzeko 245 kartel aukeran

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 21a, 07:40

245 kartel jaso dituzte Iruñeko Alde Zaharreko erregistroan. Arg: Iruñeko Udala

Apirilaren 5erako epaimahaiak 20 afixa aukeratuko ditu hurrengo fasera pasatzeko. Horietatik zortzi finalista izanen dira eta horien artetik kartelik preziatuena zein den Iruñean erroldatutakoek aukeratuko dute. 

2019ko sanferminak iragartzeko 245 proposamen aurkeztu dituzte. Oraindik hori bai Iruñean  dauden erregistro guztietako kartel aurkezpenak ez dira kontuan hartu eta gehiago izan daitezke azkenean aurkeztu dituzten afixak. 

Epaimahaiak aukeratu beharko du orain aurkeztu diren kartel guztien artetik 20. Apirilaren 5ean ezagutaraziko dituzte zein 20 afixa pasa diren hurrengo fasera eta pamplona.es weborrian ezagutaraziko dute. Hogei kartel horien egileek euren lana formato fisikoan aurkeztu beharko dute eta horretarako 100 euro emanen die gehienez udalak. 

Pauso hori emanda 20 kartel horien artetik zortzi hautatu beharko dituzte eta gero bai Iruñean erroldatutako bizilagunen txanda iritsiko da: euren botoen bidez erabakiko da zein afixak iragarriko dituen 2019ko sanferminak. 

Iaz 6.511 bizilagunek hartu zuten parte kartela erabakitzeko bozketan eta Adriana Eransus iruindarraren lana izan zen garaile: Pamplona, ciudad de luces izena zuen afixa. Botoen %33,8 eskuratu zuen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!