Ziudadelako bolborategian isiltasuna da nagusi egun hauetan. Horretarako gonbitea egiten du Celia Eslava artistaren obrak. Artilez eta zeramikaz egindako hainbat lan daude ikusgai. Kolore txuria gailentzen da eta eskulturak, objektuak, habiak… daude.
Hiru espaziotan banatu dute Bolborategiko aretoa. Esan gabe gelditu diren hausnarketak eta isiltasuna islatu du bere lanaren bidez Celia Eslavak. Ehundu, bizi, isildu du izena lanak.
Asteartetik ostiralera dago ikusgai lana arratsaldez, larunbatetan goiz eta arratsaldez eta igandetan goizez. Maiatzaren 5a arte izanen da Celia Eslavaren lana ikusgai.