Natalik bere lehen diskoa aurkeztuko du Iruñean martxoaren 16an

Garazi Tabernan eginen du kontzertua bere lehenbiziko lan hau aurkezteko. Usurbildarra da, 21 urte ditu eta bederatzi kantu oso desberdinak konposatu ditu, Kaki Arkarazorekin grabatu duen bere lehen disko honetarako.

Ixak Arrutik (Mendeku Itxua, Izeberg) eta Natali Izagirrek sortutako taldea da Natali. Proiektua osatzeko, Gorka Mendizabal, Andres Insua eta Olaia Inziarte batu dira taldera. Euskalerria Irratian izan da eta bi kantu eskaini dizkigu zuzenean.