Txantrea kirol elkarteko irristaketa zirkuitoa prestatu egin da azkarragoa egiteko eta Antoniutti parkean hasi dira jadanik asfaltoa berritu eta bidea zabaltzeko lanak. Iruñeko udalak 180mila euro inbertituko ditu lan hauetan. Guztia, abuztuaren amaieran, azpiegitura onenak izateko, ikuskizuna bermatua izateko. Europako txapelketengatik, 3.500bisitari espero dira Iruñean. Lehiaketa gehienak Txantrea eta Antoniuttiko zirkuitoetan izanen badira ere, azken egunean maratoia izanen da eta egun horretan, irailaren 1ean, Sarasate pasealekutik aterata eta gaztelugibel osoari buelta emanda, 42kilometro eginen dituzte irristatzaileek Iruñeko kaleetan barna.