Ederra da kantuak entzutea. Garai honetan, gainera, inoiz baino musika gehiago entzun dezakegu. Baina abesti bat entzutean pentsatu al duzue inoiz nola sortu duten abestia? Zein ideiatik abiatu den?
Sormenaren artisautza hori publiko aurrean garatuko dute gaur Xabier Zabala, Andoni Egaña eta Alberto de Abajok. Enkarguz deitzen da sormen proposamen hau. Korrika kulturalaren baitan iritsiko da Mendillorriko Civivoxera, gaur, 19:00etan.