Ororbiako Kayaba enpresako makinak garbitzen lan egiten du Montse Borda artistak. Egunero, eskuak grasa eta koipearekin zikinduta iristen da sorkuntza tailerrera…horrelaxe heldu zitzaion inspirazioa Montse Bordari. Eta grasa zein koipearekin, bere inguruan, ororbiako lantokian ikusten duena islatu du. Pintzel lehorreko teknika erabilita industria piezak eta makinaria azaldu du bere lanetan. Bihar greba eginda, larunbatean zabalduko da erakusketa ziudadelako labean. Martxoaren 24ean eta aprilaren 14ean gainera, Montse Borda izanen da bertan, herritarrek berarekin solastu eta beren iritziak jasotzeko.