2016ko San Ferminetako sexu erasotzaileendako 18 urteko kartzela eskatzen du Estatuko Fiskaltzak

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 7a, 12:08

2016ko uztailaren 7ko goizaldean gertatutakoa ez zela sexu abusua izan baizik eta sexu erasoa argudiatuta, 18 urteko kartzela zigorra eskatzen du bost kondenatuendako. "Biktimari ezin zaio eskatu jarrera heroikoak izatea" adierazi du fiskaltzak idazkian.

10 urteko kartzela zigorra ezarri zien Nafarroako Auzitegi Nagusiak bost auzipetuei, sexu gehiegikeri edo abusuak egotzita. Epaitegi Goreneko fiskaltzak errekurtsoa aurkeztu du, epaiketan eta sententzian bera, frogatutzat ikusten duelako biktimarekiko izan zen intimidazio eta indarkeria. Fiskaltzak ez du beharrezkotzat ikusten mehatxu esplizituak egin izana, gertatutakoa eraso moduan ulertzeko, "espazio txiki eta itxi batean, biktima inguratuta, bere gainetik bost gizonezko...ez da beharrezkoa mehatxu zuzenik, intimidazioa agerikoa dela azaltzeko". Fiskaltzaren iritziz ezin zaio biktimari eskatu, egoera horretan, jarrera herokorik izatea, "kalte eta arrisku handiagoa suposatu bailezake" horrela aritzea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!