Poliziarengandik ihes egiten ahalegindu ziren lau gazte auto batean. Landabenen izan zen eta halako batean oinezkoentzako pasabide batean ez aurrera ez atzera geratu zen kotxea. Gazteak ihes egiten ahalegindu ziren baina poliziak lau horietatik hiru harrapatu zituen. Ustez gidari lanetan zioanak lortu zuen ihes egitea. Datuen arabera adinez txikia da autoa gidatzen zuen gaztea.