Espainiako Gobernu ordezkaritzak bitan debekatu eta poliziaren presentzia nabaria zen arren, Donibaneko bizilagunek duela urtebete espetxean hildako Xabi Rey auzolaguna gogoratu eta omendu dute. 9 urtez isolatuta eta Puertoko kartzelan sakanabanatuta, Antxo espetxe politikaren biktima izan dela azpimarratu dute. "Baldintza hauek salatu eta gure bizilagun eta laguna omendu eta gogoratzea debekatzea, mendekua besterik ez da" salatu dute "ezin da, elkarbizitza sano bat eraiki, etengabe mendekua praktikatzen duen Estatu batekin".