1978ko uztailaren 8an, Iruñeko zezen plazan tiroka sartu zirenean, Sanferminak, Iruñea eta iruindarrak erasotu zituzten Martin Villaren agintepean ziren poliziek. Orduz geroztik, Iruñeko Peñek memoria eta justizia aldarrikapenarekin bat egin dute urtero urtero, gertatutakoa argitu eta German Rodriguez iruindarra eta peñakidearen erailketa argitu eta epaitu dadin eskatzeko. Zentzu horretan, Sanfermines 78 herri plataformak, zabaldutako bidearekin bat egitea zentzuzko pausua dela deritzote, behingoz, transizio prozesuan gertatutako gehiegikeri polizialak eta zehazki iruñean eta Iruñearen kontra egindakoak argitu eta epai daitezen.
Espero dute, zabalduko den prozesu berri honek, urte gehigitan ilunpean izan den kasu batean gainean argia botatzea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!