Bizikletak zaintzapean utzi ahal izateko lau aparkaleku berri sortuko ditu udalak

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 6a, 08:22

Aurten lau aparkaleku berri sortu nahi dituzte bizikletak toki seguruan utzi ahal izateko: ospitalegunetik gertu, liburutegi eta filmotekaren inguruan, autobus geltokian eta Alde Zaharraren sarbidean. 

2017an egindako probak emaitza onak utzi ditu eta hori hala bizikletak zaintzapean uzteko gune gehiago sortuko ditu Iruñeko Udalak. Lehen proba liburutegi publikoaren eta filmotekaren inguruan jarritako bizkletentzako gunearekin hasi zuten. 50 bizikletentzako tokia du eta lehen lau hilabeteetan (martxotik ekainera) parking hori 300 lagunek erabili zuten. Okupazioa %85ekoa izan zen eta batez ere 10:00etatik 19:00etara erabili zuten, bizikleta bakoitza 3,5 orduz bertan utzita. Emaitza horiek kontuan hartuta aparkaleku berriak sortuko dituzte aurten. 

Lau gune berri izanen dira bizikletak zaintzapean utzi ahal izateko: ospitalegunetik gertu, liburutegi eta filmotekaren inguruan, autobus geltokian eta Alde Zaharraren sarbidean. Guztiek izanen dute 50 bizikleta hartzeko tokia, bideo kamerek zainduko dute eta bizikletak ongi helduta uzteko materiala izanen dute. Txandakako sistema izanen dute aparkaleku guztiek, hau da, gehienez 48 orduz uzten ahalko da bizikleta bera aparkaleku berean. Bizikletaren erabilera sustatzeko 2 euroko tarifa laua izanen dute hilean halako aparkalekuek eta Iruñean erroldatutakoentzat tarifa bereziak izanen dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!