Ostiraletik dago Xabier Sagardoi preso iruindarra etxetik gertuenen duen espetxean. Hirugarren gradua eman diote eta apirilaren 6ra arte, libre ateratzen den arte, gradu horretan izanen da. Jaione Karrera haren abokatuak esan du albiste ona dela gradu aldaketa eta hurbilketarena eta espero du Sagardoirekin egin duten bezala beste preso askori ere aldaketak iristea.
Bideoa Sarek Twiterren duen kontutik hartua da.