Plaza bat eskainiko diote Iruñeko soinu bandari: La Pamplonesak Arrosadia auzoan izanen du plaza bat bere izenarekin. Egun, Rio Ebro izena du eta bihartik aurrera aldatuko diote izendapena. Aurten beteko ditu 100 urte La Pamplonesak eta prestatu dituzten ekitaldien artean hau beraien omenez eginen du Iruñeko Udalak. Martxoaren 2an eginen dute ekitaldi berezia: plazaren izen berria jasoko duen plaka erakutsi eta La Pamplonesak berak girotuko du eguerdia. 12:00etan eginen dute ekitaldi hori.