Baina zenbakiez haratago, inbertsioak ere nabarmendu ditu: zorra jaistearekin batera ez delako jaitsi bizilagunei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan. Auzoetan egin da inbertsiorik handienetakoa baina baita: 120 etxebizitza eraberritzen, bidegorriak egokitzen eta sortzen, bizilagunak elkartzeko guneak sortzen.
Kontu publikoak saneatzearekin batera kudeaketarako eredu berri bati esker inbertsio soziala eta enplegu publikoa sustatzen segitu dutela adierazi du Peralesek. Diru sarrerak ere handitu egin dira, bereziki, zuzeneko zergen bidezkoak eta zeharkakoenak.