Arte sorkuntzarako diru laguntza lehiaketa deitu du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 27a, 13:34

Hirugarren urtez, Iruñeko Udalak sorkuntza artistikorako sariketa deitu du. Proposamenak sortu eta aurrera eramateko 3.000euroko saria eskeintzen du 10 artistendako. Honela, iruñeko Udalak, artisten jardunaren fase zailenetan, ideia berrien bila eta sorkuntzan, laguntza eta auspoa eman nahi die.

Aurreko urteetan saria jasotako bi artistek balorean jarri dute diru laguntza honek suposatzen duena. Carmen Larraz dantzari eta koreografak “Transoceanica” ikuskizun multidisziplinarra sortu zuen sariarekin. Lasaitasunez lan egiteko aukera eman ziola azpimarratu du.

Cesar Oroz marrazkilariak ere, Nafarroaren historiari buruz egin duen komikia, sari hau jasota sortu zuen. Haren esanetan, artistek tiraderan gordeta dituzten ideiak argitara ateratzeko aukera paregabea ematen dute diru laguntza hauek.

Sortutakoa ezagutzeko, sorkuntza prozesuaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko udalak. Gaur bertan, Condestable Jauregian, Carmen Larraz izanen da. Bihar, osteguna Cesar Orozekin batera arituko da mahai inguruan eta larunbatean, Oroz-ek berak, bere lanaz eta sortze prozesuaz hiztaldia emanen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!