Orratzez betetako haragi puskak azaltzen ari dira belardietan

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 26a, 14:02

Buztintxuri auzoan izan da oraingoan: udaltzaingoa ikertzen ari da nork utzi dituen haragi bola horiek orratzekin barruko aldean belardietan. 

Buztintxuriko belardian azaldu dira oraingoan orratzez betetako haragi zatiak. Bereziki txakurrak paseatzen dituzten guneetan edota bereziki animalia horientzat bideratutako berdeguneetan azaldu ohi dira halako haragi bolak. Hortaz, udaltzaingoak oraingo honetan Buztintxuriko Ferrocarril kalearen inguruko belardietan tentuz ibiltzeko eskatu die txakurren jabeei. Dena dela, halakoak arriskutsuak izan daitezke edonorentzat eta are, haur txikientzat ere. Beste edozein kasurekin topo egiterakoan udaltzaingora deitzeko eskaera egin dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!