Feminismoaren bidean atzerapausorik ez emateko aldarria egin du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 26a, 13:39

Aurten ere, Iruñeko Udalak bat egiten du martxoaren 8aren inguruan emakumeen eskubide eta berdintasunaren aldeko aldarri feministekin. Egiturau oparoa prestatu dute datorren asterako, antzerki, mahai-inguru, irratsaio eta hitzaldiekin. Egun, munduan ematen ari diren eskubideen kontrako erasoekin eta estatu espainiarrean dauden mehatxuen aurrean, atzerapausorik ez emateko deia egin du Iruñeko Udalak.

Ostiral honetan bertan hasiko dira jarduerak, Emakumeak bizikleten gainean hitzaldiarekin kaldereria aretoan. Horren ostean etorriko dira, Emakumeak eta memoria-ri buruzko solasaldia, Bakean dagoena bakean utzi antzezlana, irratsaio bat zuzenean eginen da gaztediaren etxean eta zine forum-a ere izanen da Zinemako emakume heroiak izenburupean.

Martxoak 1, ostirala. 18:00. Calderería aretoa.

  • SOLASALDIA: Emakumeak gurpilen gainean
  • Bizikletaz bidaiatzen diren emakumeen hiru esperientzia

 

Martxoak 5, asteartea. 18:30. Calderería aretoa.

  • MAHAI-INGURUA: Emakumeen memoria
  • Memoria historikoa eta genero-ikuspegia Amaia Kowasch Velasco, ikertzailea; Gemma Pierola Narvarte, historialaria; Marta Brancas Escartin, kazetari eta historialaria

 

Martxoak 6, asteazkena. 20:00. Nafarroako Antzerki Eskola

  • ANTZERKIA: Bakean dagoena bakean utzi. IrriZiklo Hamaika 2019
  • Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
  • Sarrerak: 3 euro

 

Martxoak 7, osteguna. 12:00. Udaletxe plaza

  •  ERAKUNDE-EKITALDIA ETA MANIFESTUA IRAKURTZEA

 

Martxoak 7, osteguna. 17:30. Sarasate pasealekua

  • HAURRENDAKO ZAKU-LASTERKETA: Pauso bat ere ez atzera!

 

Martxoak 8, ostirala. 20:00. Golem zinematokia

  • MOBILIZAZIOA: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Martxoak 9, larunbata. 18:00. Gaztediaren Etxea

  • IRRATIA ZUZENEAN: Neskak oztopoak gainditzen
  • Ana Zabalza, Laura García, Miriam Vicente eta María Frutos.

 

Martxoak 11, astelehena. 18:00. Iturramako Civivoxa

  • ZINE-FORUMA: Pago Justo. Zinemako emakume heroiak zikloa
  • Sarrera librea, aldez aurretik gonbidapenak hartuta

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!