280.000 pertsona pasa dira Hiriarteako erakusketa eta ikuskizunetatik

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 26a, 08:31

Iruñeko arte garaikidearen erreferentzia izateko jaio zen Hiriartea. Ziudadela artearen topaleku eta batez ere egun Nafarroak bizi duen artisten loraldiaren erakusleku. Bi urte bete ditu hiriarteak eta 280mil pertsona pasa dira denbora honetan erakusketa, instalazio eta jardueretatik.

Eta orain zer? Arantza Santesteban sartu da teknikari moduan lantaldera eta hausnarketa prozesua abiatu dute Hiriartearen etorkizunari buruz. Apirilaren 13an Alegiazko Hiriartea jardunaldia antolatu dute. Arte garaikidearen arloan dabiltzan pertsonak daude deituta, etorkizuneko lan ildoak markatzeko.

Hiriartean duintasuna eman nahi izan zaie artisten lanei, esate baterako hilabete batetik 8 asteetako erakusketak antolatu dira, herritarrek lanak ezagutzeko denbora gehiago izan dezaten. Ziudadelako armen aretoa gainera egokitzen jarraituko da datozen hilabeteotan, kafetegia zabaldu nahi da bertan,  tallerretarako aretoak prestatuko dira eta hiri honetan garrantzi haundiko detaile bat, kalefakzioa jarriko da bertan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!