“Oraingo honetan niri gertatutako istorioak kontatuko ditut, edo niri gertatu zaizkidala esanez, asmatutakoak. Azken finean berdin dio. Pentsa, ni neu jaio aurretik gertatutako istorioak ere kontatuko ditut. Protoi-istorioa edo pre-istorioa deitu beharko nuke?… Solasaldian zehar nire bizimoduaz arituko naiz, nire familiaren inguruan, nire bikote harremanei buruz… Eta morboa gustuko duzuela badakidanez, bakarrizketa ikustera etorri beharko duzue zuen jakin-mina asetzeko”
Jose Cruz Gurrutxaga aktoreak denbora luze darama interpretazio-munduan bai antzerkian (‘Txalo’, ‘Tartean’, ‘Vaiven’…) bai telebistan (Jaun ta jabe, Goenkale, Mi querido Klikowsky…).
Sarrera salmenta Nafarroako Antzerki Eskolan eta http://www.laescueladeteatro.com webgunean, 3 € (Abonamenduak: ziklo osoa, 10€).