Erorien eraikinaren gaineko herri galdeketa eskatu du Izquierda Ezkerrak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 22a, 13:58

Edurne Egino zinegotziak ez du ulertzen informazio fasearekin ixtea prozesua. Ausardia eskatu dio Iruñeko Gobernu taldeari eta azken erabakia legegintzaldia bukatu baino lehen har dadila eskatzen du, horretarako, herri galdeketa bat egitea proposatzen du, herritarrek esan dezaten Erorien eraikinarekin zer egin nahi duten.

Momentu honetan eta 15 egunez, nazioarteko ideien lehiaketan hautatutako 7 proiektuen gaineko informazio publiko eta ekarpen fasea zabaldu da. Hori bukatuta, Udal Gobernuaren proiektuaren arabera, maiatzeko hauteskundeetatik sortuko den udalbatza berriak erabakiko du proiektuarekin aurrera jarraitu edo ez. Izquierda Ezkerrak erabakia orain hartu dadila eskatzen du, eta horretarako herri galdeketa proposatzen du.

Izquierda Ezkerra kexu da legegintzaldi honetan herritarrei emandako erabakitzeko ahalmen gutxiarengatik. Sanferminetako kartela eta txupinazoaren jaurtitzailea hautatzeari mugatu dira herri kontsultak dio Edurne Eginok. Erorien eraikinarekin zer eginen den erabakitzeko herri galdeketa egitea aukera paregabea dela dio zinegotziak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!