Azpilagaña auzoan eraikiko da Nafarroako lehendabiziko etxebizitza kolaboratiboa

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 22a, 13:48

Zure-Tokia izena du proiektuak eta 65 urtetik gorakoendako dago zuzendua. Alokairurako 32 apartamentu eta hainbat gune zein amankomunezko zerbitzu izanen ditu eraikinak. Aurten hasiko dira eraikitze lanak eta 2020rako zabalik egotea espero da. Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernuaren arteko elkarlanaren fruitu da proiektua.

Proiektu aintzindaria eta berritzailea. 65 urtetik gorakoendako eraikina, beren apartamentu bereiziekin bainan amankomunezko zerbitzu eta guneekin. Azpilagaña auzoko orubea utzi du Iruñeko udalak proiektu honetarako eta Nafarroako Gobernuak eraikiko eta kudeatuko du etxea. 32 apartamentu ezberdin izanen dira, elkarte moduan erabiltzeko txoko bat eta amankomunezko tokiak izanen dituzte. Altzania Errekaren kaleko 18. zenbakian kokatuta egonen da.

Eraikina Passiv House, deritzon estilokoa izanen da, bera jasangarritasun printzipioekin eraikia eta energia aurrezteko asmoarekin diseinatuta. Aurtengo udazkenean hasiko dira lanak eta 2020ko bukaeran zabaltzeko asmoa dago. Bertan apartamentua alokatzeko eskariak, Nasuvinsak kudeatuko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!