Euskal Jaia ospatuko dute gaur zenbait euskal taldek Zentralen

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 22a, 07:50

Mielotxin, Hutsun, Lauarin eta Karrikadantza ariko dira oholtzaren gainean 19:30ean Kafe Zentralen, Iruñean. 

Mielotxin taldeak 15 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko Zentral aretoan sekulako Euskal Jaia antolatu du.

Folk musikaz betetako bi ordu izango dira eta Mielotxin taldeaz gain, Hutsun txalapartariak eta Lauarin dantzariak egongo dira taula gainean. Gainera, Karrikadantzako musikariek dantza – plaza emanaldia eskeiniko dute: jauziak, jotak, arin-arinak…

Gau osoan zehar, pintxo-potea egongo da indarrak berreskuratzeko.

Galdu ezin duzuen jaialdia izango da!

Anima zaitezte Mielotxin folk taldearekin 15. Urteurrena ospatzera!

 

MIELOTXIN + HUTSUN + LAUARIN + KARRIKADANTZA

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!