1919an sortu zuten Aita Damaso Intza eta Aita Buenabentura fraide kaputxinoek Zeruko Argia Iruñean. Horregatik, "Jatorrira bidaia" egingo du Argia astekariak larunbata honetan, otsailaren 23an. Kaputxinoen komentutik hasita (Errotazar 42 helbidean), argazki "historikoa" aterako dute bertan. Ondoren, Iruñeko Alde Zaharrean Gynkana jolasaren bidez euskara gaia landuko da.
Eguna girotzeko, aurretik Zeruko Argia sortu zuen Damaso Intza kaputxinoaren artxiboan egon dira Argiako langileak.
Komunikabidearen 100 urteak laburbildu ditu Xabier Letona kazetariak erreportaje honetan.