Emakume bati sexu abusuak egiteagatik atxilotu zituzten gizonak aske utzi ditu epaileak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 20a, 08:39

Abusu sexualak egiteagatik zabalik da auzia eta ikertu gisara dauzka bi gizon. Bada hirugarren bat auzi horretan adin txikikoa dena. Aske utzi ditu epaileak.

Donibane auzoko taberna batean ukituak egin zizkioten emakume bati hiru gizonezkok. Aurrena, 17 urteko gazte batek abordatu zuen emakumea tabernako komunetan eta gero beste bi gizonak gerturatu zitzaizkion eta ukituak egin zizkioten. Salaketa jarri bezain laster atxilotu egin zituten hiru erasotzaileak. Adin txikikoa Adin Txikikoen Fiskaltzaren esku utzi zuten udaltzainek eta beste biak epailearen esku. Astelehenean erabaki zuen Nafarroako Instrukzioko 5. salako epaileak bi gizonei ikertu moduan auzipetzea abusu sexualak egin dituztelakoan baina aske utzi zituzten. Adin txikikoari ere delitu bera egotzi diote eta hori ere aske utzi dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!