EH Bilduk eta EH Baik Iruñean eta Donibane Garazin egingo dituzte Aberri Eguneko ekitaldiak, apirilaren 21ean. Aurten ez du Aberri Eguneko ekitaldia antolatuko Independentistak sareak. EH Bildu eta EH Baik ekitaldi aantolatzea erabaki dute. "Azken urteotan ez dugu deialdi propiorik egin, eta ospakizun plural eta bateratuak egiteko saiakerak babestu ditugu. Hala-nola Independentistak sareak deituriko mobilizazioak. Tamalez, orain arte ez da lortu alderdi guztiak ez ezik herritar gehienak biltzea horrelako ospakizun batean. Aurrera begira gure jarrera eta konpromisoa bera izango da. Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu Aberri Egunaren ospakizuna bateratua izan dadin. Uste dugu Aberri Egunaren moldea eta ezaugarritzea berritu beharra dagoela, gaurkotu, zabaldu eta biziberritu beharra dagoela, herri gisako ospakizuna bilakatu nahi badugu".