Zonalde honen birmoldaketa, udala, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Sanduzelaiko bizilagunen elkarlanaren frutitu da. Auzoa ireki eta batez ere indarberritzeko asmoarekin, bizilagun eta hiriko biztanle guztiendako aisialdi gune bat irekiko da horrela. Lehendabiziko lanak uda partean hasi eta 2020ko udaberria pasata bukatuta egonen dira.