Erorien eraikina behera bota edo ta bertan mantendu, eta mantentzekotan zer egin berarekin. Galdera horri erantzuten diote Iruñeko Udalak, nazioarte mailan zabaldutako lehiaketan finalista atera diren 7 ideiek. Proiektuetako batek, eraikina bertan behera bota eta tokian memoriaren parke bat ezartzea proposatzen du. Eraikina ez eraistea proposatzen dutenek aldiz, erabilera eta forma ezberdinak planteatzen dituzte. Badago arkupeak zabaldu eta Carlos IIIa etorbideari jarraipena ematea proposatzen duena, Memoria Historikoaren zentroa bertan jarri, Arte garaikidearendako museoa, gune ludiko bat, liburutegia edo ta Sanferminetako museoa edo iruñeko udalaren egoitza berria izatea ere proposatzen duenik.