Iruñeko Udalerako lehen aldiz Podemos-Ahal Duguk hautagaitza aurkeztuko du maiatzaren 26ko hauteskundeetarako. Indartsu eta ilusioz egiten dute pausoa. Aldaketarekin konpromisoa duen koalizioa izanen dela adierazi dute zerrendaburuak, Gaxan Sadek eta zerrendan bigarren doan Alicia Izquierdok.
Dauden bi blokeetara, eskuinekoa bata eta euskal indentitatea duena bestea, hirugarren bat txertatzera datoz: ezkerrekoa eta soziala. Hiri jasangarria sortzen segitu nahi dute. Memoria Historikoan sakontzen. Berdintasuna sustatzen. Mugikortasun osasuntsua zabaltzen eta Euskarari dagokion tokia ematen.