Bigarren aldiz PSNko zerrendaburua izanen da Maite Esporrin, Iruñeko udal hauteskundeetan. Kanpaina deigarri eta berezia egiteagatik ezaguna, legegintzaldian euskeraren eta udal gobernu taldearen aurrerapausu gehienen kontra UPNrekin lerrokatuta azaldu da Esporrin.
Bi legegintzaldi egin ditu Maite Esporrinek Iruñeko Udalean zinegotzi moduan. 2009an Sanferminetako txupinazoa bota zuen. Nafarroako Parlamentuko mahaiko idazkaria izan zen 2011-2015 urteen artean.