Paris 365, 10 urtez elkartasuna banatzen

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 13a, 13:30

Gizakia Herritar Fundazioak 9.052 herritarri eman die arreta. Baina badira beste datu batzuk ere: 278.000 otordu, 10.200 saski, 1.400 zopa bero kalean bizi direnentzat, 35.000 aholkularitza juridiko eta 400 haurri eman diete eskola laguntza.

Jantoki solidario gisara jaio zen Paris 365 baina hamar urteotan hori baino askoz ere gehiago izan da: otorduak hartzeaz gainera, oinarrizko saskien banaketa, aholkularitza juridikoa, denbora tarte baterako etxebizitza eta haurrei eskola laguntza ere eman diete. Hori guztia, 1.700 boluntariori eta 560 bazkideri esker eskaini ahal izan dute.

Gizakia Herritar Fundazioak 9.052 herritarri eman die arreta. Baina badira beste datu batzuk ere: 278.000 otordu, 10.200 saski, 1.400 zopa bero kalean bizi direnentzat, 35.000 aholkularitza juridiko eta 400 haurri eman diete eskola laguntza. Krisiak utzitako bidegabekeriari eta premia larrian zeudenei laguntza emateko jaio zen Paris 365. 

10 urte ospatzeko modukoak direlako martxotik hasiko dira ekitaldi bereziak egiten. Ekainerako utziko dute festa nagusi eta handiena. Oraindik xehetasun gutxi aurreratu dituzte baina argazki erakusketa, sukaldari ezagunekin ekimena edota musika kontzertuak izanen direla.

Eta aurrera begira, lan egiten segitzeko asmoa dute, nahiz eta desagertzeko jaiotako elkartasun taldea izan. Administrazio publikoaren ardura den lana egin du Paris 365 ekimenak urteotan eta oraindik babesgabe gelditu direnei arreta ematen segituko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!