135 lanpostuko eskaintza egin du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 12a, 14:01

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du 2019rako Lan Eskaintza Publikoa, guztira Iruñeko Udaleko alor ezberdinetako 135 lanpostu barne hartzen dituelarik. 135 lanpostu horietatik 50 berritze-tasakoak dira, eta 85 egonkortze-tasei loturik daude, udal-administrazioan bitartekotasuna murrizte aldera. LEP honetan jasotako lanpostu guztiak gehienez hiru urteren buruan deitu beharko dira.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Patricia Perales Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkariak eta Iñigo Anaut Giza Baliabideetako zuzendariak xehetasunak eman dituzte 2019ko LEParen gainean, zeinak legegintzaldiak enplegu publikoaz bezainbatean zedarritutako ildo-estrategikoei eusten baitie. LEP honek, 2016az geroztik onetsitakoek bezala, helburu hauek ditu: bitartekotasuna murriztea; egungo beharrekin bat datozen lanpostuak finkatzea; udal-administrazioa sendotzea, gizarte-zerbitzu, ahalduntze, eta jasangarritasunaren sektoreetan, besteak beste; eta, azkenik, herritarrei aukera ematea enplegu publiko bat eskuratzeko. Hori horrela, 2015az geroztik 300 bat lanpostu egonkortzearen alde lan egin da, horrek bitartekotasuna murriztea dakarrelarik; 70 lanpostu berri sortu dira Gizarte Ekintzako eta Gizarte Ahalduntzeko behar berriei erantzuteko, eta enplegu publikoa indartu da, Haur Eskoletan eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan, esaterako.

Zehazki, 2016-2019ko aldian 303 lanpostu onetsi dira LEPetan, eta hori Iruñeko Udaleko plantilla –Haur Eskolen Erakunde Autonomoa barne– osatzen duten 1.719 lagunen % 17,62 da. 303 lanpostu horiek udal-administrazioan dagoen behin-behinekotasunaren % 50i lotzen zaizkio. Legegintzaldi hasieratik, eta maiatza arteko aurreikuspenaz, 2016 eta 2019 artean onetsitako LEPetako 303 lanpostuetatik 222 deituko dira, hots, lanpostu horien % 73.

2019rako deialdiak

Agintaldian zehar guztira deituko diren 222 lanpostuetarako 2019a giltzarria izango da, horien erdien deialdiak urte horretan egitea aurreikusi baita. Lanpostu hauetarako deialdia egitea aurreikusi da: Haur Eskoletarako 91 hezitzaile-lanpostu, gizarteratzeko goi-mailako teknikarien 19 lanpostu eta gizarte-laneko osagarria duten erdi-mailako tituludunen 17 lanpostu. 222 lanpostu horien barruan daude 50 udaltzain-lanpostu eta Udaltzaingoko 15 kabo-lanpostu –hein batean deituak–; horien barruan daude, baita ere, ekonomialari eta partaidetzako-teknikari aritzeko launa lanpostu, zeinen deialdiak abian baitira jada.

Iruñeko Udalak 2019rako dituen aurreikuspenen arabera, lanpostu hauen deialdia egingo da, maiatzean, beranduenez: legelarien 5 lanpostu, tributu-ikuskatzaileen 4 lanpostu, euskara-itzultzaileen 3 lanpostu, musika-hizkuntzako 3 lanpostu, Musika Eskolako koru-taldeko irakasle-lanpostu bat, berdintasuneko teknikarien 2 lanpostu, gazteriako beste 2, euskara-teknikariaren lanpostu bat, eta Osoko Bilkurako idazkari lanpostua.

 

2019ko Lan Eskaintza Publikoa

  • Berritze-tasa

 

Kop.

Lanpostua

1

Community Manager

1

Informatika-sistemako arduraduna

2

Soziologoa

6

Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria

1

Obra Publikoetako ingeniari teknikoa

1

Mugikortasuneko teknikaria

1

Tributu-ikuskatzailea

1

Industria-ingeniari teknikoa

1

Inspektorea

7

Inspektoreordea

5

1. mailako udaltzaina

23

Udaltzaina

 

  • Egonkortze-tasa

 

Kop.

Lanpostua

1

Osoko Bilkurako idazkaria

5

Legelaria

1

Udal artxibozaina, Filosofia eta Letretan liz.

1

Arkitektoa

3

Zuzenbidean lizentziaduna

1

Psikologoa

1

Euskara itzultzailea

1

Udaleko kontu-hartzailea

2

Goi-mailako tituludun kultur teknikaria

1

Teknologia berrietako teknikaria, webgunearen arduraduna

5

Erdi-mailako tituluduna, bateraezintasunarekin

1

Turismo-enpresa eta -jardueren teknikaria

1

Obra Publikoetako ingeniari teknikoa

4

Arkitekto teknikoa

1

Kimika-ingeniari teknikoa

5

Erdi-mailako tituluduna, gizarte-laneko osagarriarekin

1

Erdi-mailako tituluduna, katastrokoa

3

Musika Eskola Bereziko musika-hizkuntzako irakaslea

1

Musika Eskola Bereziko piano-irakaslea

1

Musika Eskola Bereziko biolin-irakaslea

1

Musika Eskola Bereziko kontrabaxu-irakaslea (Lp)

2

Musika Eskola Bereziko klarinete-irakaslea

1

Musika Eskola Bereziko koru-taldeko irakaslea

1

Musika Eskola Bereziko bateria-irakaslea

1

Musika Eskola Bereziko baxu-irakaslea

1

Musika Eskola Bereziko gitarra elektrikoko irakaslea

1

Aparejadorea, Hiria Birgaitzeko Bulegoko arduraduna

1

Hiri Altzarietako zerbitzuburua

1

Bide publikoko obretako zerbitzuburua

1

Ziudadelako zerbitzuburua

1

Kultur hedapeneko zerbitzuburua

1

Ikastetxeetako zerbitzuburua

1

Kiroleko zerbitzuburua

1

Bide-garbiketako zerbitzuburua

1

Desinfekzio-parkeko zerbitzuburua

10

Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria

1

Udaleko ofizial-mandatarien arduraduna

1

Animaliak Hartzeko Zentroko arduraduna

1

Akta eta jakinarazpen zerbitzuburua

1

Azpiegituretako zerbitzuburua

5

Desinfekzioko mantentze-lanetako ofizial profesionala

1

Mantentze-lanetako arduraduna, osagarriarekin

1

Zoo txikiko laguntzailea

5

Ehorzle laguntzailea

1

Lakiolari laguntzailea

2

Mugikortasuneko ikuskatzaile laguntzailea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!