Martxoaren 8an bigarren aldiz jarraian greba egiteko deia egin diete emakume* guztiei. Bereziki zaintza lanari egin nahi diote keinu. Emakumeak dira zaintza lan handiena eurengan hartzen dutenak eta hori agerian uzteko halako lanak albo batean uzteko deia egiten ari dira. Lanpostuetan lanuzteak baina beste hainbat arlotan ere bai egin nahi dute geldialdia. Horren inguruko informazio guztia dute herritarrek Gazteluko plazan zabaldu duten informazio gunean.
Argazkiak AHOTSA.INFOk egindako bideotik hartuak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!