Emakumeen Etxeak laster izanen du egoitza

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 11a, 13:31

Antzinako musika-kontserbatorioko lehenengo solairuan Emakumeen Etxea ezartzeko egokitze lanetan hasiko dira apirilean.

300 metro koadro baino gehiago izanen ditu: bost gela zabal, atseden-eremu bat, komunak, harrer-aretoa eta argibideetarako gune bat izanen ditu. Irisgarritasun eta sute-baldintzak hobetzeko beharrezkoak diren lanak eginen dituzte. 140.000 euro bideratuko dituzte horretarako. Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak bisitatu du Emakumeen Etxea izanen den egoitza. 

Iruñeko Udaleko III. Berdintasun Planean jasota dago Emakumeen Etxearen sorrera. Dena dela, garrantzitsua izan da emakumeen kolektiboek egindako eskaera, horri ere erantzuten diolako. Euren eskura jarriko dute Agoitz kaleko egoitza. Ikastaroak sortzeko, genero indarkeria pairatu dutenei arreta eskaintzeko edota emakumeen kolektiboek dituzten beharrak asetzeko sortuko da Emakumeen Etxea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!