Iruñeko aldaketan sakontzeko deia egin du Joseba Asironek

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 11a, 08:21

Lan saioa egin zuen Iruñeko EH Bilduk asteburuan datorren legegintzaldirako lerro nagusiak finkatzearren. Joseba Asironek balorean jarri zituen orain artea, aldaketaren lehendabiziko lau urte hauetan lortutakoak. “NO-Doaren grisetik, koloretako Iruñea eraikitzen ari gara” adierazi zuen alkateak, “proiektuz, ilusioz eta itxaropenez betetako lau urte izan dira hauek”. Datorren legegintzaldian, EH Bildu, aldaketaren bultzatzaile nagusi izanen dela adierazi zuen Asironek, ekindako bidean sakontzeko asmoarekin.

Lan saioan, arloka, datozen urteetarako puntuak, helburuak eta asmoak zehazten hasi ziren EH Bilduko kide eta jarraitzaileek. Bertan zen ere, Nafarroako Parlamenturako zerrendaburua izanen den Bakortxo Ruiz. Joseba Asironek lau urte hauetan emandako aurrerapausoak azpimarratu zituen, “emakumeen eskubideen defentsaren hiriburua izan gara, behin ta berriz altxatu gara injustiziak eta erasoak salatzeko”. Hiriaren birmoldaketa hasi dela adierazi zuen Iruñeko alkateak, datozen urteotan sakondu beharrekoa “autoei tokia kendu eta oinezkoendako hiria eraikitzen ari gara, jasangarriagoa jolastu, ibili…bizitzeko”. “Ia ia ahaztu ditugu duela ez horrenbeste, auzoetako jaiek, San Fermin Txiki edo ta Olentzeroek zituzten trabak eta jazarpenak, euskara bera ere, estali nahi izan zuten garaia, gaur aldiz, aniztasunaren hiria margotzen ari gara, berdintasuna, justizian oinarritutakoa”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!