7 proposamenak banan banan eta sakonki ezagutzeko aukera izanen da Condestable Jauregian izanen den erakusketan. Bertan herritarrek beren ekarpenak egiteko aukera izanen da. Proposamen bakoitzaren egileek, ekarpen hauekin proiektua garatzen joango dira datozen asteotan, prozedura bukatutzat ematen den arte. Azken irabazlea eta idea errealitatera eramatea, datorren legegintzaldian agintean izanen den udal gobernu talde berriaren esku izanen da.