Irrizikloa, gazte eta helduentzako umore antzerki zikloa euskaraz bueltan da

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 7a, 14:08

Otsailaren 13tik hasita eta hilabete batez, asteazkenero giro umoretsuak hartuko du Nafarroako antzerki eskola. Proposamen laburrak gehienetan, umorea, bakarrizketak eta gag txikiekin, gazte zein helduentzat zuzenduak. Emanaldietarako sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolan daude salgai hiru euroan, eta ziklo guztirako abonamenduak, 10 euroan.

Programa:

Otsailaren 13an "Oxido Umore Garratza" Pez Limbo konpainiaren eskutik

Otsailaren 20an Birjiñe Albira eta Aitor Txarterina ¨Baltzizkueta¨ren bakarrizketak

Otsailaren 27an Jose Cruz Gurrutxaga aktorearen solasaldia

Martxoaren 6an Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen “Bakean dagoena, bakean utzi”

Martxoaren 12an “Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña” Mikel Martinezekin eta “Komunak” Irati Agirreazkuenaga eta Arantzazu Sanzekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!