Abiadura Handiko Trenaren kontrako pankarta jarri dute EAJ, UPN, PSN eta PPren egoitzetan

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 7a, 07:48

Euskal Herri osoan zein Espainiako estatuan  AHTa bultzatu duten alderdi guztiei erantzukizuna eskatzeko garaia heldu dela iritzita ekimena egin du Mugitu Mugimenduak.

Espainian PSOE-PP bikoteak  Abiadura Handiko Trena izeneko "eldarnio garapenzale" honen bultzatzaile nagusia izan da, Txina ondotik Munduko abiadura handiko sarerik  handiena egiteko 60.000 milioi € xahutu dutelarik. EAJ  euskal Y-aren sustatzaile nagusia da eta Geroa Bai Nafarroako adarra bultzatzen ari dela dio Mugitu Mugimenduak. "UPN izan da Nafarroako AHTaren eragilerik sutsuena. Gobernuan zegoela estatuarekiko hitzarmena izenpetu zuen, eta orain oposiziotik, hiru urtez lanak geldirik izan ondoren, Rajoyren aurreko gobernuarekin eraikuntza berrastea hitzartu zuen, hauteskunde onurak lortze aldera", adierazi dute.

PSOE, PP, UPN eta  EAJ-Geroa Baik eredu ekonomiko neoliberal berbera dutela uste dute, AHTa da beren bandera-ontzia dela. "Lurra txikitu, murrizketak areagotu, txiroenak gehiago pobretu, diru-kutxa publikoak hipotekatuz poltsikoak bete eta AHT bezalako azpiegitura elitista egiteko ohiko trena hondoratzen ari direnak sala ditzagun eta erantzukizuna eska diezaiegun. Egin dutena egin ondoren, ezin dira lasai ibili", nabarmendu dute.

Ekintzaren bideoa ikusi hemen: AHTren banderak jarri dituzte egoitzetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!