Mendialdea auzo elkarteak kudeatuko du Arrotxapeko komunitate baratze ekologikoa

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 6a, 14:53
Argazkia: Piparrika izan da lehenengo hiri-baratzea.

Iruñeko 5. hiri baratzea izango da.

Mendialdea auzo elkarteak izanen du Iruñean egonen den 5. komunitate baratze ekologikoa kudeatzeko ardura. Hala erabaki du gaur Iruñeako Udalak. UDC Rochapea elkartearen kirol-instalazioaren atzealdean izango da, Barkazio Gurutzea kalearen eta Matesaren artean. 

1.000 metro koadroko hiri baratze ekologikoa izanen da. 2018ko urtarrilean egin zion udalari Mendialdea auzo elkarteak bertan hiri baratzea sortzeko "Baratzapea" proposamena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!