Sarasate pasealekuan eta Zabalgunean daude etxebizitzarik garestienak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 5a, 13:08

Metro koadroko garestienak 4.291 euroan daude eta merkeenak 1.052 euroan. Sarasate pasealekuan eta Zabalgunean daude garestienak eta Urdanoz taldearenak dira etxebizitzarik merkeenak. 

Etxebizitza garestienak Sarasate pasealekuan eta Zabalgunean daude. Metro koadroko 4.291 euro ordaintzen dira. Merkeenak berriz Urdanoz taldean eraikitakoak dira eta horien truke 1.052 euro ordaintzen dira. Tecnicasak egindako txosten baten emaitzak dira horiek. Euskal Autonomia Erkidegoari begira Donostiak du etxebizitzarik garestien: Askatasunaren Etorbidean edota Gipuzkoa Plazan dauden eytxebizitzengatik 7.745 euro metro koadroko ordaintzen baita. Bilbon Abandoibarran eta Euskadi plazan daude etxerik garestienak: 5.500 euro metro koadroko.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!