Goruntz egin du Iruñeko udaltzainei dei egiten dien hiritar kopurua

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 1a, 13:50

Iruñeko udaltzainak, gertuko eta konfidantzazko polizi moduan hartzen ditu Iruñeko biztanleriak. Halaxe azpimarratu du segurtasun alorreko zinegotzia den Itziar Gomezek. Azken legegintzaldi honetan, igo egin dira, 092, udaltzainen emergentzia telefono zenbakira egindako deiak eta ez soIlik delituak salatzeko, baita hainbat arazoei konponbidea eskatzeko. 120mila dei jaso ziren 2018.urtean

Jasotako deien artean, gehienak telefonoz kudeatu ahal izan dira. Udaltzainen esku hartzea eskatu dutenetan aldiz, gehiengoak elkarbizitza arazoei dagozkie, 4.000 kasu; kalean burrukaldiak 1.200 edo ta tabernetan liskarrak 800 interbentzio. Jesus Munarriz udaltzain buruak egindako balantzean, deigarria eta kezkagarria adineko pertsonak laguntzeko eskariek izan duten gorakada. 903aldiz izan dira udaltzainak, etxean bakarrik erori den persona baten laguntzan. Trafikoari dagokionez, 2700 istripuetan izan dira udaltzainak, 23mila alkohol eta drogen proba egin dituzte horietatik 570ek positiboa eman dute alkoholan eta 51k drogetan.

Hori guztia pasa den urtean, 2019rako udaltzainetan hiritarrok antzemango dugun aldaketa nagusiena, bizikleta gaineko patruilak izanen dira

Gaur egun 399 udaltzain ditu Iruñeak. Aurten 32k erretiroa hartuko dute eta beste 28 polizia berri sartuko dira oposaketen bidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!