Otsailaren 7an Vox alderdi ultraeskuineko presidentea izanen da Iruñean, Santiago Abascal. Hori baino lehen, alderdi laranjako presindetea hurbilduko da hiriburura: Albert Rivera. Larunbatean elkartuko da Ciudadanos alderdiko Gazteen Topaketako kideekin Neguko kanpusean. 360 gazte inguruk eman dute izena ekitaldi horretan parte hartzeko. 'Heldu den Espainia' izeneko ekitaldia izanen da larunbatekoa. Melisa Rodriguez gazte taldeko idazkariak zabalduko du eguneko hitzaldi sorta eta Nafarroako Ciudadanos alderdiko bozeramalea izanen da gero Carlos Perez-Nievas. Baluarten egiten dute ekitaldia.
Albert Riverarekin batera izanen da Toni Canto, 'Oratoria eta aurpegierari buruzko ikastaroa' emanen du. Fernando de Paramo hitzaldi bat ere emanen du: 'Ideia on bat komunikatu'. Jardunaldia itxiko du Andaluziako kontseilari izendatu berriak, Javier Imbrodak 'Izan ausart, pentsatu zabal'.