'Izotza apurtzen den ertza' antzezlana, asteazkenean

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 28a, 13:21

Antzerki Aroaren barruan asteazkenean Izotza apurtzen den ertza lana emanen dute. 20:00ean izanen da eta sarrerak 8 euroan daude salgai.

Izotza apurtzen den ertza antzezlanak gai mardula jarriko du oholtza gainean: esplotazioaz hausnarketa egiteko antzerki lana izanen da asteazkenekoa. Giza esplotazioa edo baliabide naturalen esplotazioa. Biez ariko dira hiru aktore Nafarroako Antzerki Eskolako oholtzan: Maider Lekunberri, Olatz Beobide eta Maitane Perez.

Siberiara joanen da kazetari bat bertan gertatzen ari den enpresen ustiaketa bat aztertzera. Ingurumenean zer nolako kalteak egiten dituen ikertu nahi du. Siberian bi emakumerekin eginen du topo. Eta hortik hasiko dira esplotazio modu desberdinen arteko hausnarketak gertatzen.

Antzerki Aroaren barruan asteazkenean Izotza apurtzen den ertza lana emanen dute. Arratsaldeko 8etan izanen da eta sarrerak 8 euroan daude salgai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!