Martin Villa eta polizia buruen kontrako kereila jarri du 78ko San Ferminak Gogoan plataformak

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 22a, 13:34

1978ko uztailaren 8an gertatutakoa, estatuaren krimena izan zela azpimarratzen dute SF78 Gogoan plataformako kideek, aurretiaz ongi antolatutako estatu krimena. Rodolfo Martin Villa, garaiko barne saileko ministroa, polizi agintari eta publikoen kontrako kereila aurkeztu dute Nafarroako Auzitegian, behingoz egia, erreparazioa eta justizia lortzeko asmoarekin.

78ko Sanferminak Gogoan elkarteaz gain beste bost norbanakok egin dute bat kereilarekin. Tartean da Fermin Rodriguez poliziak eraildako German Rodriguezen anaia eta Fermin Ilundain poliziaren zaurituetako bat. Kereila Iruñeko Udalak bultzatutako egiaren batzordeak gomendatuta aurkeztu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!