Errepikatu eginen du Edurne Eginok Ezkerraren hautagaitzaren zerrendaburu gisara Iruñeko Udalerako. Hala jakinarazi du Batzarrek. Nafarroako Ezker Batua eta Batzarrek adostutako zerrendak izanen dira parlamentukoak eta udalekoak. Hala, beste izenen artean hirugarrena doa parlamenturako Txema Mauleon: joan den legealdian Ezkerrako parlamentari izan zen eta egun eskubidekontseilariaren gabinete burua da.