40 eragileren babesa jaso du Maravillas gaztetxearen aldeko manifestazioak

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 18a, 17:56

Gaztetxea herri mugimenduarena dela defendatzeko mobilizaziora gerturatzeko dei egin dute. 17:00etan abiatuko da protesta, Iruñeko Udaletxe plazatik.

Maravillas gaztetxearen hustea salatu dute Iruñerriko ia 40 eragilek. "Herri Mugimenduak berreskuraturiko espazio bat izan da, guztion artean egituratu duguna eta beharrezkoa zitzaigun elkargunea zena". Hitz horiekin defendatu dute Nabarreria plazan egindako prentsaurrekoan gaztetxea.

Iruñerriko eragile zenbaiten materiala biltzeko erabiltzen zuten gunea. "Operazio horretan, bai gaztetxeko asanbladari zein beste kolektibo guztiei, hainbat material lapurtu egin zizkiguten: bileren aktak aparte, agendak, diskak, mahaiak, egutegiak, kamisetak... Herri Mugimenduarena den material asko eraman zuten haiekin. Material guzti honen itzultzea exigitzen dugu, guztion materiala da eta", adierazi dute.

Era berean, egun horietan, Alde Zaharrak pairaturiko "okupazio poliziala" salatu dute. "Aintzinako oroitzapenak bueltatu ziren egun haietan Alde Zaharrera. Hiru egun hauetan, inor bereizi gabeko karga poliziak eman dira, bizilagunen balkoietara gomazko pilotak botatzen zituztelarik, biolentzia eta tentsiozko klima sortuz. Auzoaren militarizazio osoa eman zen. Horren adierazle ditugu bideo, argazki zein testigantza ezberdinak".

Manifestazioa babestu duten eragileak:

Bilgune feminista
Askapena
Iruñea Nola
SOS Racismo Nafarroa
Martes al Sol
Red de Autodefensa Laboral
Alde Zaharrera
Zabaldi
Emakume internazionalistak
Lugatibe
Asamblea Transmaricabollo autónoma
Farrukak
Ikasle Abertzaleak
Bullerak
Ekinklik
Karabana EH
Ernai
Indar Gorri
Africa United
Zikutak
Alde Zaharrko Jai Batzordea
AZ Ekimena
Parlamento social
Iruñerriko Gazte Saretzea
Iruñeko autonomía Komunala
Aministiaren aldeko mugimendua
Alde Zaharreko Gazte Mugimendua
Iruñerriko Gaztetxeen koordinadora
Piparrika
Salhaketa Nafarroa
Katakrak
Euskal Herrian Euskaraz
Sortzen
EH 11 Kolore
PAH-HUTNavarra-Nafarroa
AHT Gelditu Nafarroa
Sorginkale
Musikari Prekarioak

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!