Errefuxiatuei harrera egiteko erabiliko da Iruñeko Caparrosoren txaleta

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 18a, 13:48

Iruñeko Udalak Errefuxiatuak Laguntzeko Batzordearekin  (CEAR) hitzarmena sinatuko du eraikin publiko honen erabilera 5 urtez uzteko pertsona errefuxiatuei harrera egiteko. 16logela ditu eraikina, 3 bainugela eta sukalde bat. Iruñeko Udala, errefuxiatuen harretarako hirien sareko kidea da.

2017an Iruñeko Udalak Arrosadia auzoko 4 etxebizitza utzi zizkioen pertsona errefuxiatuen laguntzarako batzordeari harreta eskein zezaten. Hemendik aurrera, batzorde honek, Caparrosoren txaleta erabili ahalko du ere babes eske datozen pertsonak laguntzeko. 330 metro koadroko etxebizitza komunitarioa da. Bertan pertsona errefuxiatuek erroldatzeko aukera emanen die Iruñeko Udalak. 5urtetarako sinatu dute hitzarmena eta horren arabera, denbora tarte honetan eskaria gehiago handituko balitz, beste udaol etxebizitzetara zabaltzeko aukera egonen da.

Caparrosoren txaleta 1999an erosi zuen Iruñeko udalak. 2016ko ekainean Alde Zaharreko gazte asanbladari utzi zion eraikina, bertan Gaztetxea eraiki zezaten. Urte bereko azaroan, bertan behera geratu zen hitzarmena gaztetxeko kideek bertan egin zituzten baimenik gabeko obrak zirela eta. Orain Iruñeko Udalak, errefuxiatuen harretarako gune moduan erabiltzeko akordioa sinatu du CEAR eragilearekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!