Agerraldi bukaeran irakurritako manifestuak Andaluzian egin den negoziazio politikoan Indarkeria Matxistaren Kontrako legea ezbaian jarri izana salatu zuen. “Emakumeen eskubideekin negoziatu dute, azken urteotan emandako aurrerapausu feministei buelta eman nahi dietelako” adierazi zuten. Vox-en mezuen arriskua agerian utzi zuten konzentrazioan “ez soilik emakumeen kontrako muturreko mezuekin, baita etorkinak edo ezberdinak diren pertsonen kontrako kontsignekin”. Horri aurre egiteko, elkartasuna beharrezkoa dela azpimarratu zuten “gaur Andaluzian gertatzen ari dena, hemen gerta ez dadin”.
Iruñeko udaletxe plazan egindako konzentrazioan herritarren eta deitzaile ziren 45 eragileen ondoan ziren Geroa Bai, EHBildu, Podemos, Orain Bai, PSN eta Izquierda Ezkerrako zinegotzi eta parlamentariak zeuden Andaluziako inbestidura akordioa salatuz.