Asteartea azken eguna Iruñeko Civivoxetako ikastaroetan izena emateko

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 14a, 20:24

Heldu eta haurrentzako 30 ikastaro, hiri kanpaldiak eta Iruñean barnako lau bisita gidatu antolatu ditu Iruñeko Udalak euskaraz ekaina bitartean. Izena emateko epea urtarrilaren 15ean,asteartean, amaituko da. 

 

Otsailaren 1etik eta ekaina bitartean eskaintza zabala dago Iruñeko Civivox aretoetan. Eskainitako ikastaroen artean 30 eginen dira euskaraz. Horrela Kondestablea, Iturrama, Mendillorri, Arrosadia, Juslarrotxa, Zabalgunea eta Sanduzelaiko zentroetan helduentzat halako aukerak izanen ditugu: Nola egin bidaia-bideo bat,  Grabatua,  Xilografía, Dastaketa espezializatuak, Munduko sukaldaritza, Argazkigintza hastapenak, Sukaldaritza txinatar tradizionala, Yoga, Apaindu zeure burua, Indar igeriketa, Yoga terapeutikoa, Antzerki Lantegia, Pilates, Erreportaje argazkia Inauteetan, Herri-Dantzak, Dantza Garaikidea, Zure zigiluak diseinatu edo Zumba.

Haurrentzat Txotxongilo prestaketa eta erabilera familiartean, Hiri-kanpaldiak Aste Santuan: Historiaurrera itzultzea, Haur igeriketa, Igeriketa familiartean, Zinemagintzan jolastea, Marraztu, margotu eta inprimatu, Robotika Legorekin , Jolastuko gara? edota  Ipuinak larruazalean izenekoak aurkituko ditugu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!