Mende berria kantuz agurtuko du Euskaltzaindiak

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 14a, 17:04

Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak eta Atarrabiako Paz de Ziganda Helduen Abesbatzak kontzertu berezia eskainiko dute urtarrilaren 18an, 20:00etan, Baluarten.

Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko, kontzertu berezia prestatu dute Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak eta Atarrabiako Paz de Ziganda Helduen Abesbatzak. Euskal abesti ezagunen bertsio koralak entzuteko aukera izango da emanaldian. "Mendeurrena aitzaki hartuta, guztion memorian dauden melodiak entzun eta abestuko ditugu", adierazi dute.

Ehun abeslari gazte arituko dira, ehun urteak ospatu eta etorkizuna indarberrituta hasteko, euskal musikako talde eta abeslari famatuenen lanak abestuz. Abesti hoien bertsio koralak, laukote instrumental baten laguntzarekin, eta publikoaren parte hartzea izanen dira kontzeruaren ardatz.

Mende Berria kantuz – Euskaltzaindia 100 urte

 

Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Korua

Zuzendaria: Urko Sangroniz

 

Paz de Ziganda Helduen Abesbatza

Zuzendaria: Mari Paz Arizkun

 

 Lauko Quartet

Baxua: Mikel Azkargorta

Kitarra: Mikel Bikandi

Bateria: Guillermo Sanz

Teklatuak eta moldaketak: Enrike Txurruka 

 

Egitaraua/Programa

Gaztelugatxe, Oskorri

Aitarik ez dut, Errobi

Arraroa noski, Jabier Muguruza

Bizkaia Maite, Benito Lertxundi

Aitormena, Hertzainak

Azken dantza, Pantxoa ta Peio

Baga biga klik, Niko Etxart

Sarri sarri, Kortatu

Lau teilatu, Itoiz

Ilargia, Ken Zazpi

Negua joan da ta, Zea Mays

Euritan dantzan, Gatibu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!